XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
eta negarra det gestu
inolaz ere ez dut pentsatu
hona naizenean sartu
gauzak horrela gertatzen dira
nolatan hori baztertu
jator ote zaitut hartu
bihotza mingotzez urtu
iruditzen zait ez didazula
ama zuk behintzat ulertu
kezkatxoren bat barnean daukat
bihotza duzu negarrez
gozoa zera ez dezu egiten
gauza hori parte onez
aholkutxo bat emango dizut
zure ama ni naizenez
ingurua dezu lorez
pozik eta irrifarrez
aita eta ama anai arreba
eta andregaiak maitasunez
denokin seme gelditu hemen
dardarka daukat gorputza
erabat neri sartu didazu
kopetaraino zalantza
nabarmentzen dut bular ondoan
taupadaka den bihotza
ez dut esango ezetza
ez eta ere baietza
aztertuko dut arazoa eta
egingo dizut aitortza
agian hemen pasatuko dut